Euskadiko Industria Ondarea
Zalla
Paperaren industriak garrantzi handia izan du Zallan, gutxienez XVIII. mendeaz geroztik. Hemen, Cadagua ibaiaren ubidearen ondoan, ezarri ziren papergintzako lehen aparatuak, laster ekoizpen zentro garrantzitsu bihurtuko zirenak.
XIX. mendean, biltzeko tabakoaren kontsumoa zabaldu zenean, “erretzeko papera” egiteko fabrikak iritsi ziren eta, haiekin batera, modernitatea. Antonio Serrano, Longar auzoko bere faktoriarekin, Papelera del Cadagua, Aranguren auzoko bere instalazio handiarekin, eta beste izen batzuk udalerriaren izenari lotuta geratu ziren laster, eta gaur egun ere nortasuna ematen dioten haren paisaiari.