Euskadiko Industria Ondarea
Deba Beherea
Gaur egun, industriako eta ekoizpeneko instalazio askok beren jarduera mantentzen dute, baina beste batzuei erabilera berriak eman zaizkie: etxebizitzak, turismoko eta kulturako baliabideak (Altzolako bainuetxea, kasu, iturburuen ustiapen industrialari lotuta), merkataritza-guneak, Eibarko Armagintza edota Elgorbaiko Makina Erreminta bezalako museoak… Lurraldea aktibatzeko eta dinamizatzeko orduan, industria-ondareak daukan garrantziaren erakusgarri dira horiek guztiak.
Bailararen ardatz antolatzailea: Deba ibaia
Deba ibaiaren arroa Gipuzkoako mendebaldekoena da, eta oso industrializatuta dago. Deba ibaia funtsezko ibilgua izan zen XIV. eta XVIII. mendeetan merkataritzaren garapenerako, Maxpe bezalako lonjekin, Deban, non mota guztietako produktuak gordetzen ziren. Garrantzi berekoak ziren kaiak eta ibai-portuak, hala nola Alzolakoa, Elgoibarren.
Garrantzi berekoak ziren kaiak eta ibai-portuak, hala nola Alzolakoa, Elgoibarren. Deba ibaia industriaz betetako bailara honen hondotik doa modu bihurgunetsuan, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgoibar, Soraluze eta Mendaro udalerrietatik igaroz, eta, azkenik, Debako itsasadarra osatuz.
Deba ibaia industriaz betetako bailara honen hondotik doa modu bihurgunetsuan, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgoibar, Soraluze eta Mendaro udalerrietatik igaroz, eta, azkenik, Debako itsasadarra osatuz. Eibar herri armagilea zeharkatzen duen Ego eta Oñatitik igarotzen den Zubillaga ibaiadar garrantzitsuek osatzen dute arroa, Gipuzkoako industriaren benetako katalogoa sortuz.