Euskadiko Industria Ondarea
Arabako Lautada
Gune honen ezaugarri nagusia igarobide izatea da, batez ere, Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren artean.
Arabaren bihotzean kokatua eta mendiz inguratua dago, eta lurreko komunikazioko sistema oso bat garatzen da hemen. Trenbidearen garrantzia, beraz, ezin ukatuzkoa da: honezkero desagertuta dagoen «trenico» delakoa edo Vasco-Navarro trenbideak edo oraindik martxan dagoen Norteko Konpainiaren Madril-Irun lineak zeharkatzen dute lurralde hau.
Halaber, lurralde honetan dago Euskal Autonomia Erkidegoaren hiriburua, Vitoria-Gasteiz, eta industria gune garrantzitsuak ditu: Gamarra eta Betoñoko industrialdeak.