Euskadiko Industria Ondarea

Urola-Kostaldea

Urola ibaiak eta izen bereko trenak zeharkatzen dute Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia udalerriek osatutako eskualde hau. Nortasun handiko paisaia paregabe honetan, gure industria-ondarearen askotariko katalogoa osatzeko elementuak aurki daitezke: meatzaritzako instalazioak, zementu-fabrikak, zeramikagintzakoak, azokak eta errepide-azpiegiturak.

Urola Kosta bisitatzean, denbora hartu behar da Azpeitiko Urolako trenaren geltoki zaharrean dagoen Trenbidearen Museoa bisitatzeko, eta bidaia lurrunezko tren-makina baten erritmoan egiteko. Bada, trenbideak eta ibai-ibilguak industriak markatutako lurraldea eratzen dute.

Urola-Kostaldearen udalerriak

Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa, Zumaia.

Urola ibaia

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.