UIkatzarentzat sortutako trena
La Roblatik (León) Balmasedako geltokirainoko 340 kilometroekin, «La Roblako trena» trenbide estuko Estatu osoko linearik luzeena izan da.
Obra honen egilea Mariano Zuaznavar meategietako ingeniaria izan zen; Leóngo, Asturiasko eta Palentziako ikatza Bizkaiko industria hasiberrira hurreratuko zuen proiektua aurkeztu zuen 1889an. Horren ondorioz, «El Hullero» («Huilazalea») goitizena hartu zuen tren berriak.
Linea hau hainbat fasetan osatzen joan zen, eta 1902an Cadaguako lineari lotu zitzaion, zeina Lutxanaraino (Barakaldo) iristen zen, ikatza hurreratuz Ibaizabal-Nerbioiren itsasadarrean zehar asentatutako fabrika ugariei.
1894an inauguratua, 1972an FEVEren esku geratu zen. Gaur egun trenbideak Bilbo eta Leon komunikatzen jarraitzen du; baina, batez ere, Bilbo eta Balmaseda arteko aldirietako zerbitzu moduan erabiltzen da. Lehengo trenbideko zati batzuk zerbitzutik kanpo geratu dira eta bide misto bihurtu dituzte bizikletentzat eta ibilgailuentzat.