Bilgarrien enpresa bat
Plomos, Estaños y Aluminios S.A. enpresa, inguruan “berunen fabrika” izenez ezaguna, 1894an sortu zen metalezko kapsulak eta eztainuzko papera egiteko. Horixe izan zuen haren zeregin nagusia mende erdi baino gehiagoz, harik eta aluminiozko paperaren agerpenak, 1950eko hamarkadaren erdialdean, ekoizpena behin eta berriro birplanteatu beharra ekarri zuen arte. Hala, 1977 inguruan elikaduraren eta tabakoaren sektoreetarako ontziak fabrikatzen hasi ziren, eta 1984an etiketatzerako plastikozko estanpazioa bereganatu zuten.
Hogei lagun baino gutxiagori lana ematen zion fabrika apal moduan hasitakoa eskualdeko enpresarik garrantzitsuena izatera iritsi zen.
Gaur egun, bulegoen eta ekoizpenaren eraikinak abandonatuta daude Herrera auzoan, Cadagua ibaiaren eta Balmasedatik Bilborako errepidearen ertzean lerrokatuta. Nabeek hainbat eraikuntza teknika eta estilo erakusten dituzte; batzuek xehetasun dekoratibo interesgarriak dituzte, XIX. mendeko jatorrizko eraikuntzetako frontoi makurrak, adibidez. Horrez gain, Cadagua ibaian egindako presa kontserbatzen da, eta fabrikari zerbitzua ematen zion kanala, 100 metro baino gehiago luzatzen dena eraikuntzen azpian.
Zalla udalerrian paisaia-interes handienetakoa duen gune bati industria-izaera ematen dion multzo interesgarria.