Erretzeko paperaren industria bat

Fabrika hau Longar auzoan dago kokatua, eta 1871n sortu zuen Antonio Serranok, antzinako errota batean oinarrituta. Han erretzeko papera egiten zuten eta bi sexuetako 35 pertsonak egiten zuten lan.

Enpresak saria jaso zuen Parisko 1878ko Erakusketan bere produktuen kalitatearengatik.

Jarduera horrek Espainiako Gerra Zibilaren ondorenera arte iraun zuen. 1960ko hamarkadan paper bereziak fabrikatu zituen.

Gaur egun, antzinako ekoizpen nabeez gain, multzo interesgarri bat ikus dezakegu, enpresaren jabe zen familiaren etxebizitzak (1926an eraikia Antonio de Araluce arkitektoaren proiektu bati jarraituz), ermitak eta erretorearen etxeak osatua.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.