Euskadiko Industria Ondarea

GIPUZKOA

Gipuzkoako lurraldea haran estu eta malkartsuetan artikulatzen da; zelula autonomo modukoak dira haran horiek, eta fabrikak eta tailerrak libre geratzen den espazio urrian, ibaien ondoan sarritan, haien urak ematen duen indarra baliatzeko, ezartzen diren lurralde bat egituratzen dute. Papergintza, ehungintza, armagintza, kontsumoko edo ekipamenduko ondasunen fabrikazioa eta gisako sektoreak ugariak dira hala herrien erdigune ñabarretan nola kokapenik ohiz kanpokoenetan.

Geografiak gogor baldintzatutako industria-eredua da. Meatzaritza, industria, zerbitzuak, nekazaritza eta abeltzaintza elkarrekin bizi diren gizarte bat, kaleidoskopio benetan erakargarria osatuz.

Haran horietako bakoitzean sartzea industria geografia-, ekoizpen- eta gizarte-ikuspuntutik ezagutzea da.