Iparraldeko bi hiri garrantzitsuren arteko lotura
Konpainia honen sorrera 10 kontzesioren arteko batuketaren ondorio da; ernamuina Cadaguako trena (Balmaseda eta Zorrotza artean, zeinaren kontzesioa 1891ekoa den), Solares-Santander trena eta Zallatik Solareserako trena dira.
Horrela, 1893ko uztailaren 1ean, Compañía de los Ferrocarriles de Santander a Bilbao konpainiaren eskriturak egin ziren, Zalla-Solares trenbidearen eraikuntza amaitzeko, 1896an irekia, eta Balmasedatik Zorrotzarako linea Bilbo erdialderaino luzatu eta han geltoki terminal bat eraikitzeko xedez. Une horretatik aurrera hasiko ziren La Concordiako geltokiaren obrak, Severino Achúcarro arkitektoaren eskutik. Linearen obra konplexuak, tunel eta zubibideak barne zirela, Valentín de Gorbeña ingeniariak zuzendu zituen.
1964an konpainia Estatuaren esku geratu zen, eta FEVEk ustiatu zuen 1967ra arte. Urte horretan sinatu zen hitzarmen baten arabera, Santander-Bilbo trena La Robla eta Del Cantábrico konpainiek ustiatuko zuten. Bi horiek FEVEn sartuta, 1972an, Bilbo eta Santander arteko 119 kilometroak enpresa horrek ustiatuko zituen berriro ere.