Euskadiko Industria Ondarea
Debagoiena
Bailararen ardatz antolatzailea: Deba ibaia
Deba ibaiaren arroa Gipuzkoako mendebaldekoena da, eta oso industrializatuta dago. Deba ibaia funtsezko ibilgua izan zen XIV. eta XVIII. mendeetan merkataritzaren garapenerako, Maxpe bezalako lonjekin, Deban, non mota guztietako produktuak gordetzen ziren. Garrantzi berekoak ziren kaiak eta ibai-portuak, hala nola Alzolakoa, Elgoibarren.
Ertzetan zentral hidroelektriko ugari ere aurki ditzakegu. Batzuk dagoeneko gure herrialdeko industria elektrikoaren historiaren parte dira; beste batzuek, aldiz, jardunean jarraitzen dute.
Deba ibaia industriaz betetako bailara honen hondotik doa modu bihurgunetsuan, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgoibar, Soraluze eta Mendaro udalerrietatik igaroz, eta, azkenik, Debako itsasadarra osatuz. Eibar herri armagilea zeharkatzen duen Ego eta Oñatitik igarotzen den Zubillaga ibaiadar garrantzitsuek osatzen dute arroa, Gipuzkoako industriaren benetako katalogoa sortuz.