Euskadiko Industria Ondarea
Kantauri Arabarra
Nerbioi ibaiak gurutzatzen du haranaren hondoa, eta Bilbo-Tutera trenbide historikoa ere bertatik igarotzen da.
Kontraste handiekiko ingurua da, geografia malkartsua eta lantegitzarrak baititu; ondare industrial aberatsa ere badu, hasi landa-inguruetako teileria xumeekin eta siderometalurgiara arte. Hala, euskal garapen industrialaren lekuko pribilegiatu bihurtu da harana.
Haranaren ardatza: Nerbioi ibaia
Bizkaia eta Burgos arteko mugan du sorburua, Nerbioiren iturburua izenez ezaguna den inguruan. 75,6 kilometroko ibilbidea egiten du, harik eta Ibaizabalekin elkartu, eta, apur bat aurrerago, industria jarduera handiko Bilboko itsasadarra osatzen duten arte.
Biztanle eta industria ugariko eremua da, eta garrantzi handiko udalerriak zeharkatzen ditu, besteak beste, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes eta Arrigorriaga. Halaber, ibaiadar handiak ditu, esate baterako, Galindo eta Cadagua.