Euskadiko Industria Ondarea

Tolosa

Merezi du herri honetako kaleetan paseatzea; Gipuzkoako hiriburu izan zen 1844 eta 1854 bitartean. Hain zuzen ere, 1840ko hamarkadan jarri ziren abian Oria ibaiaren ertzetan papergintzako eta ehungintzako enpresa garrantzitsuak, gaur egun ere argi ikusteko moduko aztarnak utzitakoak herrian. Horrez gain, txapelgintza, gaur egun ere, industria-erreferentea da Tolosan. Aparteko aipamena merezi du zerbitzu publikoen sektoreak: azokak herriaren nortasun eraikitzailearen ikurretako bat dira, burdinaz zein hormigoiz altxatutako adibide interesgarriekin.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.