Olarraingo paper-fabrikaren ubidea

Uraren bidea

Olarrain antzinako paper-fabrikako instalazioetatik jatorrizko azpiegitura hidraulikoa baino ez da kontserbatu. 1889an eraiki zen, Francisco Sarasolak, Azurci paper-fabrikaren jabeak, fabrika hura Oria ibaian beherago aldatzeko baimena eskatu zuenean.
Harlangaitzezko akueduktu hau da emaitza, 100 metro baino gehiago luze; Oria eta Albistur ibaietako ura bideratzen zuen fabrika berriraino, orotara 700 metro luze zen ibilbidea eginez, zati batzuk lur azpian eta beste batzuk, hau bezala, gora altxatuta.

2012an monumentu izendatua, papergintzak Tolosan izandako garrantziaren lekukotasuna da.
Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.