Paperezko auzo bat

Txarama auzoan, Araxes ibaiaren ertzean eta José Antonio de Irazusta eta José María de Yereguiren eskutik, «La Confianza» paper jarraituko fabrika sortu zen 1858an, XX. mendearen hasieratik aurrera Papelera del Araxes deitu zena.

Gaur egun erakusten duen itxura tipologia eta data bat baino gehiagoko instalazio multzo batena da, paisaia- eta ingurumen-balio handiko inguru batean: apaindura gutxiko arkitektura neurritsuko ekoizpen-instalazioen ondoan, euskal estilo berriko bulegoak aurkitzen ditugu, han lan egiten zutenentzako etxebizitzak, XX. mendearen lehen hamarkadetako etxe-arkitekturan inspiratuak, eta kutsu neogotikoko kapera bat.

Horrez gain, azpiegitura hidrauliko garrantzitsua dauka, zeinean Eugenio Ribera arkitektoak diseinatutako akueduktua nabarmentzen den, Espainian hormigoi armatuz eraikitako lehendabizikoa.
Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.