Arku ilara Oria ibaiaren gainean

Zerkausi edo Tinglado (gaztelaniaz) deritzonaren proiektua Juan Alejandro Múgica Tolosako udal arkitektoaren obra izan zen, eta 1899 eta 1900 bitartean gauzatu zen.
Eraikin enblematiko honetan, arkitekturaren eboluzioa igartzen da, burdinazko egituratik hormigoizkoetara, espazio berezia eta indar ikonografiko handikoa eratuz Oria ibaiaren ertzean.

Arkitekturaren ikuspegitik, lerro eklektikoak eta funtzionalak konbinatzen ditu, bere hiru aldeetatik irekitako egitura irekiaren luzetarakotasuna nagusitzen delarik, ibaiarekiko paralelo, puntu-erdiko arkuekin.

Juanjo Gurruchagak zuzendutako 2006ko birgaitzean, eraikinaren erabilerak dibertsifikatu dira, espazio publikoa irabaziz goiko terrazan (ibaiari begirako behatokia) eta sotoan.

2012an monumentu izendatua, Euskal Herrian zerbitzu publikoetarako modernitatearen formekin eta materialekin lotuta sortutako arkitekturen adibide ona da.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.