Tolosako berdura plaza

Burdinazko eta beirazko pieza arina

Egitura hau eraikitzeko ekimena Tolosako bizilagun batzuengandik sortu zen; 1888an, estalki bat egiteko eskatu zioten Udalari, eguraldi txarraren erasoetatik babesteko, tradizionalki berduren salerosketarako postuak ezartzen ziren plaza batean.

Obra Juan Alejandro Múgica udal arkitektoaren ardura izan zen eta eraikuntza bultzatu zuten pertsonek ordaindu zuten.

Gorputz bakarreko eraikina beirazko estalkiari eusten dion metalezko zutabeen ilara bikoitzak osatzen du Polonceau sistemako armadurarekin.

Oinplano angeluzuzenekoa, 40 metro luze eta 6,5 metro zabal, nabea perfekzioz egokitzen zitzaion plazaren espazioari. 1995ean monumentu izendatua, burdinazko arkitekturaren pieza interesgarria da.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.