Villa Nueva kooperatiba

Etxe multzo bat baino gehiago

Errepelaga auzoko etxe hauek 1924an eraiki ziren Bizkaiko Labe Garaiak eta Babcock & Wilcox enpresetako langileen ekimenez.

Santos Zunzunegui arkitektoak euskal baserriaren tipologiari jarraitzen dioten txalet txikien multzo interesgarria sortu zuen, euskal estilo berria deritzon moldean.

Multzoaren ezaugarri nagusia erretikulan egindako urbanismoa da, perpendikularki gurutzatzen diren kaleekin, dama-taula baten antzera. Han altxatzen dira 61 etxebizitzak, haurtzaindegiarekin eta kontsumo kooperatibarekin batera. El Progreso kooperatibarekin, monumentu izendatu zituzten 2012an, XX. mendeko lehen hamarkadetan zabaldu ziren etxebizitza ekonomikoko politiken irismena gogora ekartzeko zuten ahalmenarengatik.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.