Egile-arkitektura

1899 ezarri zen Orion gresezko hodi esmaltatuak, galdaketarako kubiloteak eta adreiluak, lauza txiki erregogorrak eta gisakoak ekoiztera dedikatutako fabrika bat, Schneider alemanak sortua. Sozietateak (zeina 1915etik aurrera, izena aldatuta, Nueva Cerámica de Orio deitu zen) bizialdi gorabeheratsua izan zuen harik eta 1920ko hamarkadan itxi zen arte.

Haren arkitektura ikusgarria, Mugimendu Modernoaren ezaugarri den hizkuntza arkitektoniko berriak aurkitzeko irrikaren lagin ona, Cándido Arocenak 1940ean abian jarritako beste enpresa-etapa baten ondorio da. Hark bultzatu zuen Euskal Herriko industria-eraikin original eta esanguratsuenetako bat dena.

Ekoizpen eraikin bikaina nabarmentzen da, Ignacio Mendizabali Lujambiori eta José Ignacio Yereguiri egotzia, zeinean Luis Tolosa delineatzaile eta proiektistak ere parte hartu zuen. Eraikin funtzionala, kontzesio dekoratiborik batere gabekoa, zeinaren bidez enpresak zeramikaren sektorean gauzatutako tradizioa eta industria-arkitekturaren ahalegin berritzailea sintetizatzen dituen.