Lambretta Locomociones

Patente italiarra duen motozikleta

Lambretta Locomociones enpresaren jaiotza automozioaren sektorea izaten ari zen hazkundeari gehitu zitzaion; Eibarko industriak egoera hori baliatzen asmatu zuen, Carbureibar enpresaren Zenith karburagailuetatik hasi eta Silca markako segurtasun uhaletaraino.
Eibarko automozio industriaren izarra, zalantzarik gabe, Lambretta izan zen, 1960ko hamarkadan sinbolo bat izatera iritsi zen motozikleta.

Joaquín Domínguez Elósegui arkitektoak 1953an diseinatu zuen enpresaren eraikin enblematikoa, Nacional 634 errepidearen bi aldeetan industria-hedapen handia izaten ari zen gune batean, Eibartik Bilborako irteeran.

Arkitekto hau Eibarko garrantzitsuenetako bat da. Bera arduratu zen hainbat elementu sartzeaz, gortina-horma adibidez, eta solairuetan hormigoi armatuzko egiturak erabiltzearen defendatzaile sutsuenetako bat izan zen; hori berezko ezaugarri du Eibarko industria-arkitekturak. Lambrettan azken muturreraino eraman zuen defentsa hori: haren terrazari ahalik eta etekin handiena ateratzea aurreikusi zuen motozikletak probatzeko pista moduan erabilita, han orduko 50 kilometro orduko abiadura har zezaketelarik. Planteamendu hori, zalantzarik gabe, Lingottoko Fiat fabrikari zor zaio, Turin (1916-1926), Gaicomo Mattè-Trucok diseinatua, eta Euskal Herrian parekorik izan ez zuen adibidea izan zen.

Enpresa 1982an itxi eta gero, instalazioak beste industria-erabilera batzuetarako eta aparkaleku moduan baliatu ziren, ekoizpen gunea 2009aren hasieran eraitsita. Bulegoen gunea, berriz, obra arkitektoniko bikain honetatik kontserbatu den elementu bakarra, polizia autonomikoaren egoitza da gaur egun, Ertzaintzarena.