Auzo horia

Auzo honen proiektua XIX. mendearen amaieraz geroztik aurrera langile klasearentzako etxebizitza higieniko eta merkeak eraikitzeko modurik onena bilatuz zabaldu ziren teorien barruan egin zen.

1911 eta 1920 bitartean, Enrique de Epalzaren proiektuari jarraituz, 232 etxebizitza altxatu ziren Begoña auzoan, Mallonako galtzaden ondoan. Han 1.200 pertsona aterpetu ziren, gehienak Sindicato de Obreros Católicos Libres elkartetik gertukoak (garai hartan «sindikatu horia» zeritzona), eta horren ondorioz deitu zioten Auzo Horia. Auzoaren izen ofiziala, ordea, «La Cruz» (Gurutze) da, izen bereko komentutik gertu dagoelako hartutakoa.

Auzoak –bi hektareako azalerakoa– eskola zeukan, gaur egun desagertua, garbitokiak eta ur biltegia. Han Jesusen Bihotzaren monumentu bat altxatu zen, Bizkaiko zaharrena.

Monumentu izendatu zuten 2012an.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.