Modernitate arkitektonikoa
Oholtza eta pertsianen fabrika moderno honen jatorria Vicente Albisturrek eta Liberto Aizpuruak 1938an Txitxarrain Berri auzoan sortutako ebanisteria txiki batean egon zen.
Haien ekoizpen-espektatibek gora egin zuten laster eta 1940an tailer berriak eraikitzea erabaki zuten, Andoain-Urnieta errepidearen ondoan. Proiektua, zeinaren barruan 600 metro koadroko pabiloi bat eta etxebizitza bat sartzen ziren, José Ignacio Yeregui ingeniariaren ardura izan zen, Luis Tolosa Amilibia delineatzaile eta proiektugilearen lankidetza zuzenarekin.
Hasierako multzo hartatik, gaur egun, bulegoen eta etxebizitzen eraikinaren irudia kontserbatzen da; gainerako instalazioek 1966an eman zitzaien itxura erakusten dute, Jesús Errausquin ingeniariak handitu ondoren hartu zutena.
Mugimendu modernoaren arkitekturaren lagin bikaina da eraikin hau, eta baita funtzionaltasunaren eta berritze estetikoaren alde egindako apustuarena ere, eta horregatik monumentu izendatu zuten 2012an.