“Hildakoen trenaren” geltokia

Mallonako geltokia Arkeologi Museoa da 2009az geroztik, Bizkaiko arkeologia museoa, baina jatorriz Bilbo-Lezama trenbideko parte zen, zeinak Asua Bizkaiko hiriburuarekin lotzen zuen.

Hemendik abiatutako bidaietako askok Vista Alegreko hilerria (Derio) zutenez xede, eraikinak kapera txiki bat ere izan zuen, gaur egun desagertua, hileta-trenei zerbitzua ematen ziena. Horrez gain, beheko solairuan sarrera nagusia zegoen, lehen solairuan atondoa, eta bigarren eta hirugarren solairuak etxebizitzetarako ziren.

2012an monumentu izendatua, geltokia 1994ra arte izan zen funtzionamenduan; orduan, Bilboko metroko lanen ondorioz, San Nikolas plazara aldatu zen terminala.