«Hildakoen trena»

Bilbo-Lezama trena 1895ean inauguratu zen, eta XX. mendeko 80ko hamarkadaz geroztik Eusko Trenbideak-en sartuta dago Bi herri horiek komunikatzeaz gain, Lutxanatik Mungiarako trenbidearekin lotzeko adar bat ere izan zuen; Sondikako tartekako geltokian egiten zen lotura hori.

Haren bultzatzaileak Bilboko Udal Hilerria eraikitzen ari ziren Derio udalerriko lursailen jabe ere baziren. Logikoa denez, aukera bat iruditu zitzaien linea hori ezartzea, trenari bezeria ugaria ziurtatuz.

 

Zerbitzu honen izaeraren ondorioz, hasieratik ezarri ziren hileta-trenak, baita kapera txiki bat ere Bilboko geltokian, Mallonako galtzaden ondoan (Gaur egun Arkeologi Museoa – Museo Arqueológico de Bizkaia aterpetzen duena).

Horregatik deitu izan diote herritarrek «hildakoen trena».