Trenari lotutako multzo interesgarria osatzen du, eta multzo horretatik Gernikako geltokia monumentu izendatua dago.
Itsasorako ikusmira duen trena
Zornotza eta Bermeo herriak lotzen dituen tren hau Eusko Jaurlaritzaren Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos S.A.-ren sarearen barruan dago gaur egun.
Tren honi, hain erabilia gune honetan, «Gernikatxu» izenez deitu zioten herritarrek.
34,99 kilometroko luzerarekin, trenbidea hiru zatiren arteko batuketarekin osatu zen: Zornotza-Gernika (14,51 km), 1888an inauguratua; Gernika-Sukarrieta (9,48 km), 1893an inauguratua; eta Sukarrietatik Bermeora artekoa (11 km), langile behartuek eraikia (gerra zibileko preso errepublikanoek eta gaizkile arruntek), 1955eko abuztuaren 16an hasia ibiltzen.