La Humanitaria kooperatiba

Langileen ekimen bat

1923an, Bizkaiko Labe Garaietako langile batzuek etxebizitza hauek eraikitzeko ekimena jarri zuten abian. Horretarako, Gurutzearen gainaren ingurua hautatu zuten, Kueto auzoan, gune osasuntsua eta oso ikuspegi ederrekoa, fabrikatik oso gertu kokatua gainera.

Diseinua Santos Zunzunegui arkitektoak egin zuen, triangelu forman banatutako 32 etxeko multzoa irudikatuz lorategi zentral baten inguruan. Fatxadak neurritsuak dira, euskal landa-arkitekturan inspiratuak, eta etxebizitza bakoitza bi altueratan banatuta zegoen. Beheko solairuan, komuna, sukaldea eta egongela zeuden, eta lehen solairuan, hiru logela.

2012an monumentu izendatu zituzten XX. mendearen hasierako langile-etxebizitzaren adibide adierazgarri izateagatik.
Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.