Euskal Herriko itsasontzi babestu bakarra

Bilboko Euskalduna ontziolek 1933an eraikia, itsasontzi honek Pasaiako Portuko hondoak induskatzen eta garbitzen zituen, nabigazioa ahalbidetzeko ezinbesteko lana.

Arrosario erako draga bat da, 60 metroko luzerakoa, eta Euskal Herrian gelditzen den era honetako portuko itsas ondarearen lekukotasun bakanetako bat.

Era honetako dragek, arrosario erakoek, kate amaigabe bati eusten zion eskala bat zeukaten. Kate horri gangilak lotzen zitzaizkion, hondoak induskatzen eta haietatik trabagarri gerta zitezkeen lohia, harea eta harriak erauzten zituzten burdinazko kutxak.

1992an monumentu izendatua, gaur egun Ondartxo Ontziolen (Paisaia) harmailan dago herriaren portu-jardueraren lekukotasun moduan. 2012n zaharberritua, ondasun-aktibo garrantzitsu bat da, gaur egun balioespenaren zain dagoena.