Euskadiko Industria Ondarea
Muskiz
Barbadun ibaiaren bokalean kokatua, herri honek bere itsasertzeko paisaia malkartsua du ezaugarri nagusi. Hain zuzen ere, haren labarren artean ageri da industria-iragana, mendietan ezkutatutako burdinaren ustiapenaren oinordeko.
Jada Erdi Aroaz geroztik bete zen Barbadun burdinolaz, eta meaz zamatutako ontzien iragatea Salazar familiak kontrolatzen zuen bere dorretik, gaur egun Muñatoizko Gaztelua deritzogunetik.
Meatzaritza modernoa iritsi zenean, galeriak induskatu ziren, trenbideak ezarri ziren, zamalekuak, garbiketa-instalazioak eta errauste-labeak eraiki ziren, eta horrela industria-ondareko benetako katalogo bat sortu zen Bizkaiko parajerik iradokitzaileenetako batean.