Euskadiko Industria Ondarea

Gernika-Lumo

Gernika hiribildua Lumo elizatearekin batzearen ondorioz XIX. mendean sortutako udalerria da. Oka ibaiak zeharkatzen du, hemen itsasadar bihurtuta; merkataritza ardatz garrantzitsua da, askotariko salgaiak garraiatzen zituzten ontziek zeharkatua antzinatik. XV. mendeaz geroztik, haren nabigagarritasuna hobetzea planteatu zen, baina hori ez zen gauzatu XX. mendearen hasiera arte, Murueta arteko 4,5 kilometroko bide-zatiarekin.

Industrializazioa iritsi zenean, trenbideak ibaiko zirkulazioa ordeztu zuen, eta haren inguruan metala eraldatzera, zura lantzera edo energia sortzera dedikatutako tailerrak eta fabrikak ezarri ziren. Horietako batzuek irauten dute oraindik ere geltokiaren inguruan; beste batzuek, berriz, bultzada berria jaso dute kultura-espazio bihurtuta.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.