Euskadiko Industria Ondarea

Vitoria-Gasteiz

Iruditeria kolektiboan, Arabako hiriburuaren industrializazioa 1947an abian jarritako politika autarkikoei lotuta dago; garai hartan, udalerriko lursail zabal eta lauak Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresak hartzeko eta haien instalazioak handitzeko erabili ziren. Hala sortu ziren Euskal Herriko lehen industrialdeak. Hala ere, Gasteizek askoz lehenagoko tradizio industriala dauka, hiriaren erdigunea hartzen duten tailer txiki eta ertainetan oinarritua (horietako asko kontsumo-produktuei emanak, hala nola altzariak, ehunak eta larru onduak), eta enpresa-proiektu garrantzitsuekin, hala nola Metalúrgica Alavesa eta Industrial Alavesa; azken horretan fabrikatu zen espainiar estatuko lehendabiziko automobila.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.