Euskadiko Industria Ondarea

Bergara

Bergaran, Euskal Herriko beste herri askotan bezala, industria jarduera Aro Modernoan hasi zen, inguruan burdina eraldatzeko eta aitzurrak, aihotzak, iltzeak, sarrailak eta suzko armak egiteko tailerrak sortu zirenean, Deba ibaiaren arroko ekoizpen tradizioari jarraituz. Industria Iraultzarekin, jada XIX. mendean, tradizio metalurgikoa modernizatu zen, eta hainbat enpresatan materializatu, Altos Hornos de Vergara adibidez, zeinaren eragina eskualde osoan hedatu zen. Irin-fabrikak ere ezarri ziren eta, batez ere, ehungintzako enpresak, 17 izatera ere iritsi arte, 2.000 pertsona baino gehiagori enplegua emanez, emakumeak gehienak. Harrezkero, herria «Bergarako urdina» dela-eta da ezaguna: mahoizko ehun berezkoa, batez ere pieza bakarreko lan-jantziak egiteko erabilia.