Ia-ia burdinazko eskultura bat

Norteko Trenbidearen eraikuntzak Gipuzkoako lurraldean 34 zubi eraikitzea eskatu zuen, guztiak 10 metrotik gorako argikoak. Horietako 11k metalezko egitura zuten eta gainerako 23ak harlanduz altxatu ziren.

Metalezko zubien artean Ormaiztegiko zubibide ikusgarria nabarmentzen da, zeinak, bere bost baoekin, bere 288 metroko luzerarekin, eta bere 35 metroko gehieneko altuerarekin, ordura arte espainiar estatuan eraikitako guztia gainditu zuen.

Bi estriburen eta harrizko lau zutabe handiren gainean eraikia, haren metalezko habeak 1863an diseinatu zituen Alexandre Lavalley ingeniari frantsesak eta Parisen fabrikatu ziren, Ernest Gouin et Compagnie sozietateak Batignolles auzoan zeuzkan tailerretan.

1991n utzi zitzaion hura erabiltzeari eta, hain zuzen ere, eraistea zegoen aurreikusia. Baina urte horretako maiatzaren 26an Ormaiztegiko herritarrek erabaki zuten (erreferendum bat antolatu ondoren) kontserbatzea herriaren irudiaren eta nortasunaren zati moduan.

2003an monumentu izendatua, trenbideen sektoreko ingeniaritzaren pieza oso garrantzitsua da, paisaian bere aztarna monumentala erakusten duena.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.