Herrigune historiko bete-betean

Eraikin berezi hau, Zarauzko udaletxeari atxikia, 1901ean diseinatu zuen Ramón de Cortázar arkitektoak.

Herrigunean bete-betean kokatutako eraikin bati dagokion moduan, azoka baten berezko funtzionaltasuna estetika zaindu batekin konbinatzen du.

Horregatik, haren fatxada nagusiak XX. mendearen hasierako ohiko elementu dekoratiboak dauzka, hala nola goiko solairuko moldurak, sarrerako ate zainduak eta idi-begi zentrala, barnealdeko espazioak argiztatzea ahalbidetzen duen forma zirkularreko leiho bat.

Monumentu izendatu zuten 1994an, eta 2009an birgaitu ondoren, jatorrizko erabilerari eusten dio.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.