Munduko Ondare

1887 eta 1893 bitartean ekimen pribatuz pentsatua, diseinatua eta eraikia, Bizkaia Zubia Bilboko Itsasadarrean mirets daitezkeen industria-aroko bitxietako bat da.

Haren ondare-, teknologia- eta gizarte-balioa parekorik gabekoa da zinez, munduan dauden burdinazko zortzi zubi transbordadoreen arteko lehena baita, eta gainera erabiltzen jarraitzen da.

Alberto de Palacios arkitektoaren eta Fernando José Arnodin ingeniariaren obra da. Elkarrekin estetika alde batera uzten ez duen konposizio orekatuko egitura funtzionala pentsatu zuten, arkuetan eta dorretxoetan xehetasun dekoratibo interesgarriak zeuzkana.
Itsasora irteteko edo itsasoan sartzeko ate, burdinazko koloso, silueta lineal… horiek dira 2007an Unescok Munduko Ondare izendatutako egitura ikusgarri honek, mundu osoko zubien garapenean eragina izan zuen eraikuntza modu berri baten jatorri izateagatik, merezi izan dituen kalifikatzaileetako batzuk.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.