Burdinaren lanketa

Antza, 1487an aipatu zen lehenengo aldiz Urtubiagako burdinola, XVIII. mendean guztiz erreformatu bazuten ere. Haren kokapena hautatu zen leku erosoa zelako hala burdina jasotzeko nola totxoa ateratzeko. Argienerreka errekastoak aparatuak mugitzeko behar zuen indarra emango zion eta inguruko arbolak idealak ziren ikatz begetala eskuratzeko, ekoizpenerako beharrezkoa zen erregaia.

Bikain kontserbatuta, espazio honetan burdinolaren atalak ikusteko aukera dago (hauspoen aretoa, mazoarena, labea, ikaztegiak), baita azpiegitura hidraulikoa ere, presarekin eta kanalen sistemarekin.

2013an monumentu-multzo izendatua, industriaurreko lehen mailako elementua da.
Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.