Udal Desinfekzio-zentroa

Gizarte berriaren ekipamendua

Kolera eta gisako gaitz infekziosoen kutsadura, ahal zen neurrian, saihesteko, Bilboko Udalak Desinfekzioen Udal Zerbitzua izan zuen 1884az geroztik. Haren ardura zen izurriak nozitutako lekuetatik hirira iritsitako salgaiak fumigatzea, baina baita gaixoen etxeak tratatzea eta esterilizatzea ere, are infektatuta egon zitezkeen arropak suntsitzea ere. Hasieran, zerbitzu hau hirigunean ezarri zen (Abandoko Geltokian lehenik eta gero Zabalbiden), baina XX. mendearen lehen hamarkadetan biztanleria gunetik urrunduago zegoen leku batera eramatea erabaki zen, Basurtuko Ospitale inauguratu berritik gertu.

1916an Ricardo Bastida arkitektoaren programari jarraituz eraikia, Zankoeta eraikina obra ederra da, estilo modernistatik gertukoa, Bilboko Udalak XX. mendearen hasieran egindako ongintza- eta osasungintza-ekipamendu urbanoen kanpainaren barrukoa.

Haren barruan, arropak eta higienizazioa behar zuten objektuak desinfektatzeko zenbait aparatu eta bitarteko ikus daitezke.

Gaur egun Bilboko Basurtu auzoko barrutiaren zentroa da, eta 2012an izendatu zuten monumentu.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.