120 urte historia bizi

Enpresa hau 1892an sortu zen, Tubos Forjados, S.A. izenarekin. Hasieran, Elorrietan egon zen kokatuta, garai hartan Deustuko elizatekoa zen auzoa, gaur egun Bilbon integratua.

Tubos Reunidos esanahi handiko fabrika da Amurrioren historiaren barruan. 1966an ezarri zen udalerrian, Tubos del Nervión, S.A. enpresa eratu zenean, Tubos Forjados eta Babcock & Wilcox elkartuta.

Soldadurarik gabeko altzairuzko hodi beroan ijeztu eta hotzean luzatuen fabrikazioan espezializatu zen.

Nerbioi ibaiaren eta Bilbo-Tutera trenbidearen ertzean dagoen industriagune handi bateko parte da; fabrikazioko eraikinak eta bulegoak behealdean ditu, eta goialdean hondakindegiak, txatarra-parkea, ur-biltegiak eta azpiestazio elektrikoa daude.

Nabeen artean ekoizpenekoa, hotzekoa eta hodien biltegia nabarmentzen dira, perimetro osoan bistako adreiluz itxitako bloke trinko bakarrean batuak. Bulegoak, gunearen aurrealdean, ibaiaren ondoan, kontzesio dekoratiborik gabeko eraikin funtzionala dira, zeinean konposizio-erritmoa bao leihoburudunen serializatzean nabari den.