Industriarako arkitektura

Talleres de Zorroza enpresa XIX. mendearen hirugarren herenean sortu zen, sektore siderurgikoa garai hartan Bizkaiko Lurralde Historikoan jasotzen ari zen bultzada handiaren barruan. 1871n sortu zen, Marinel-Lofreinke-Tous y Cía. izenarekin, eta 1901ean hartu zuen haren historia osoan hari erreferentzia egiteko erabil den izena.

Garabiak, galdarak eta beste ekipamendu-ondasun batzuk fabrikatzera dedikatua, hura eraikitzeko kokapen pribilegiatua aukeratu zen: Zorrotzako Muturra deritzona, Cadagua eta Ibaizabal-Nerbioi ibaien bateratzean, paisaia-interes oso handiko gunea, zeinean gaur egun kontzentratuta dauden gure industria-ondarearen elementu nabarmenenetako batzuk.

Izatera iritsi zen eraikin multzotik, gaur egun, hiru baino ez dira kontserbatzen: galdaragintzako tailerra, argindar-zentrala eta bulegoen eta etxebizitzen pabiloia. Azken bi horiek 1999an izendatu zituzten monumentu, beren kalitate arkitektonikoarengatik hain zuzen ere, XX. mendearen hasieran industria-eraikuntzari aplikatutako estilo baten erreferenteak direlako.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.