Meatzaritza egitura bat mea trenez zerbitzatzeko

Saratxoko Meatzaritza Barrutia XIX. mendearen amaieraz geroztik ustiatu zuen Lezama Leguizamón familiak, eta, besteak beste, Regina-Modesta eta Reloj meatzeek osatzen zuten.

Meari irtenbidea emateko, Zaramillon kokatutako kai hau eraiki zen, Bilbo-Santander trenbidearen ondoan. Hemendik, trenbide horrek Zorrotzako kaietan erabiltzen zuen zamalekura eramaten zen mea, Ibaizabal-Nerbioiren itsasadarraren ondoan.

Kaia, funtzionamenduan aritua 1960ko hamarkadaren amaiera arte, kilometro bat luze da eta harlanduz eraikita dago. Leku horretaraino baldeen edo aireko kableen linea baten bidez jaisten zen mea. Puntu-erdiko arkuko hamar baok ematen zioten sarrera langileei, eta aireztapena zamalanetan. Barnealdean, bagonetak zamatzeko lanak egiten ziren; horretarako kapatxa sail bat zeukan; haietan isurtzen zen mea eta, aldi berean, zama bidean zirkulatzen zuten bagoietan erortzen uzten zen.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.