Monumentu izendatua 2012an, Mugimendu Modernoarekin lotutako pieza arkitektoniko oso garrantzitsua da.

Makina-erremintaren sektoreko enpresarik garrantzitsuenetako bat

Sociedad Anónima Constructora de Máquinas Herramientas – SACEM 1939an sortu zen. Haren ekoizpen oparotik karrakagailu bat eta mandrinatzeko makina bat kontserbatzen dira, 1950eko hamarkadan fabrikatuak biak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Industria-Ondare Higigarriaren Biltegian.

Eraikina Luis Astiazaran arkitektoak diseinatu zuen eta hormigoizko egitura bat da, gorputz bateratu moduan antolatua, zeinean bi espazio ezartzen diren: bulegoen gunea, fatxada nagusian, estalki terrazadunarekin, eta ekoizpenaren espazioa, fatxadarekiko paralelo dauden eta zerra-hortz formako estalkia duten nabeetan banatua. Kanpoaldean, bloke sendoa izateko itxura dauka, eta horrek eraikinaren izaera trinkoa indartzen du. Gaur egun, aurreko mendeko 90eko hamarkadan enpresa itxi zenez geroztik, instalazio hauek hainbat sozietate eta instituzio publiko zein pribaturen artean banatuta daude.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.