Productos Azules Iris – Nubiola

Itsasoz haraindiko urdina

1933an, Celestino Hierro Vidanesek eta beste hiru bazkidek Laudioko Areta auzoan pigmentu inorganikoak hauts eran egiteko fabrika bat eraikitzeko baimena eskatu zuten, itsasoz haraindiko urdinean espezializatua, eta nekazaritzako sufreak ere ekoitziko zituena. 1944an, Bartzelonako Pigmentos Nubiola enpresak Aretakoa erosi zuenean, eskainitako produktuen aukera zabaldu egin zen, baina betiere itsasoz haraindiko urdina (garai hartan arropa zuritzeko erabilia) izanik produktu nagusi. 

Kontserbatzen diren eraikinik zaharrenak 1933koak dira, ondoren hainbat handitze izandakoak harik eta gaur egungo itxura hartu arte.

Garai horretakoa da labeen pabiloia, oinplano angeluzuzeneko eta altuera bakarreko nabe bat, bi isuriko bi teilatu luzeek estalia.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.