Arraiz mendiko burdina

Arraiz mendiaren magalean, Bilbon, 1869az geroztik ustiatu ziren burdin meategiak. Erauzketa lur azpiko galerietan egiten zen, haietara plano inklinatuen bidez sartuta.

Multzoaren aztarna ikusgarrienak Zabalgarbi errauskailuaren lursailetan kontserbatzen diren adreiluzko bi labe zirkular dira, 1897an eraikiak. Horrez gain, Arraiz mendiaren magalean elementu sakabanatu batzuk daude, hala nola oinplano karratuko labe bat, isurtegi bat eta plano inklinatu bat.

Hemen ibili zen Bizkaian eraikitako lehen aire-tranbia garrantzitsua ere (McLennanek, Latorrek eta Garayk 1881ean altxatua). Mea Zorrotzako zamalanetako kairaino eramaten zuen, Ibaizabal-Nerbioiren itsasadarrean: amaierako zamalekuaren oinarriak gelditzen dira oraindik ere han.

Meatzea José McLennanek erosi zuen 1909an eta, burdinarekin lotutako jarduera amaitu eta gero, Cementos Lemonari saldu zitzaion 1949an.

Daukan garrantziarengatik, Bilboko hirigunetik hain gertu dagoen meatzaritza-barruti hau monumentu izendatu zuten 2012an.