Espazioen aldakortasuna

Gaur egungo eraikina udalerriko hirugarren azoka da.
Lehendabizikoa 1914an eraiki zen, Emiliano Pagazaurtundua udal arkitektoaren eskutik; bigarrena Santos Zunzuneguik diseinatutako obra bat izan zen, Gerra Zibilean izandako kalteen ondorioz eraitsia. Azkenik, 1938an arkitekto berak gaur egungo eraikina altxatu zuen, eta ia aldaketarik gabe iraun zuen 1990ean egindako egokitzapen lanetara arte.

Azken postua 2010ean itxi ondoren, azoka 2015ean ireki zen berriro elikagaien erosketari kultura jarduerak, solasaldiak, ludoteka eta espazio balioaniztunak gehituta.

1999an monumentu izendatua, erabilera berrietara moldatzeko izan zuen moduak industria-espazioen moldakortasuna erakusten du.
Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.