Burdina itsasertzean
Muskiz inguruan bost meatzaritza-ustiategi zeuden; gaur egun, Amalia Vizcaína, Josefa, Demasía eta Complemento meategietakoak izan ziren elementu batzuk ikus ditzakegu.
Kontserbatutako aztarna adierazgarrien artean, nabarmentzekoak dira, duten egituraren garrantziarengatik, Amalia Vizcaínaren bi errauste-labeak, 1900ean eraikiak eta oraindik ere zutik daudenak.
Gisa berean, mea-zamaleku monumentalaren hondakinak daude oraindik ere itsasertzean; McLennan Konpainiak inguruko meatzeetatik burdina ateratzeko eta Ingalaterrako lurraldeetara bidean jartzeko erabiltzen zuen trenbideari lotuta zegoen zamaleku hori. 2008an, itsasoko ekaitz batek haren metalezko egitura erauzi zuen, baina oraindik ere harriz zimendatutako haren oinarri ikusgarria kontserbatzen da. Bizkaian parekorik gabea, erakarmen ikonografiko handieneko irudietako bat da barruti osoan direnen artean, eta itsasoari begiratzeko leku zirraragarria.