Euskal zeramika, teknika kontua

Euskal Herriko buztinolak Arabako iparraldean eta Gipuzkoako Aizkorri mendiaren inguruetan kontzentratu ziren.

Legutioko hau monumentu izendatu zuten 1994an eta gaur egun Euskal Buztingintza Museoa aterpetzen du (1993an irekia); zeramikako pieza garrantzitsuak ikusteko aukera emateaz gain, ezagutzera ematen du nola egiten diren piezak, laberatu aurreko tarteko lana, esmaltatzea eta ontzien dekorazioa.

ONDARE HIGIGARRIA

Ollerietako Buztingintza Labea

Ondare higigarria

Ondare higigarria

Eremu honetako buztingintza-tradizioa 1711tik dator, Ortiz de Zarate familiak eltzegintzako edo buztingintzako lantegi bat eraiki zuenetik.

Piezak egiteko erabiltzen zen zeramikazko labeak 9 metroko altuera eta lau angeluko oinplanoa du, hormak babesteko estalkiekin. Goranzko aireztapeneko edo tiro bertikaleko labeen artean sailkatzen da.

Barrualdean, egosteko bi ganbera ditu, adreiluz estaliak eta 50 zuloko zolarri batez bereiziak, sua goiko ganberara igaro ahal izateko. Kargatzeko bi ate ditu, bata bestea baino gorago, eta horien bidez sartzen zituzten, lehenik, erregai-azaoak eta, ondoren, ontzi-geruzak, taulen bidez bereizita. Hurrengo karga-atearen altuerara iristean, behekoa itxi eta goikotik betetzen jarraitzen zuten, labearen ahoraino iritsi arte.

Ahalmen handia zuenez, hainbat pieza aldi berean egos zitezkeen.