Central Eléctrica de Olate

Cerrajeraren zentrala

Instalazio honetan zentralizatu zuen bere ekoizpen elektrikoa Unión Cerrajerak, horretarako makina-etxe zaindua eraikiz 1921ean. Honaino iristen zen zentral txikiagoetan sortutako energia, Lamiategin, Tokillon eta Jaturaben besteak beste, gero Arrasateko Unión Cerrajeraren instalazioetara eramana izateko.

Gero, eraikina zentraleko langileentzako etxebizitza multzo bihurtu zen; han bizi ziren instalazioak mantenimendu jarraitua behar zuenean.

Unión Cerrajeraren ekoizpen elektrikoaren bilbearen parte moduan, zentral hau paisaia iradokitzaile baten parte da.

Alemaniako Voith enpresako Pelton motako zazpi multzok osatzen zuten makineria. 1980ko hamarkadaren amaieran, desmuntatu eta lau multzo indartsuagorekin ordeztu zituzten, halako moldez non gaur egun 1921eko jatorrizkoetako bat baino ez den kontserbatzen, AEG markako sorgailu batekin, zeina gaur egun pantaila moduan kokatu den 1990eko hamarkadaren hasieran instalatu zenaren aurrean.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.