Bi herrialderen artean
Bidasoa ibaiaren gaineko zubi hau Compañía de los Caminos del Hierro del Norte de España konpainiak enkargatu zuen Norteko Trena zeritzon linearentzat. Haren azterketa, 1862 eta 1863 bitartean egina, bi teknikarik egin zuten: Calixto Santa Cruz bideetako ingeniariak eta Ernest Jean Gaston Duvignaud zubi eta galtzadetako ingeniariak.
Zubia 5 arkuk osatzen dute, horietako bakoitza 20 m argikoa, eta Isabel II.aren eta Napoleon III.aren inizialak erakusten dituzte, inaugurazioaren unean Espainian eta Frantzian erregina eta errege zirenenak.
2012an monumentu izendatua, edertasunaren eta funtzionaltasunaren adibide argia da garraioaren sektorean.