2015ean monumentu izendatua, itsas-eraikuntza tradizionalari lotutako era honetako eraikinen adibiderik onenetakoa da.

Erriberako arotzeriaren tradizioa

Lea ibaiaren bokalean Mendieta ontziolaren instalazioak ikus ditzakegu gaur egun, 1885ean eraikiak. Haien ondoan, enpresaren jabe zen familiaren etxebizitza dago, 2009an sute baten ondorioak jasandako eraikina.

Begirada arretatsu batek erriberako ontziola baten ezaugarri diren elementu nagusien berri emango digu: mailak eta arrapalak, lanerako nabea, ontzitegiko gurdiaren erreiak…

Makineriari ere erreparatu behar zaio: hainbat polea-joko, zutoinak eta dibidietak, atunketariak, traineruak, batelak, lurrun-txalupak, legazketariak… egiteko behar den guztia; baita ontziak mantentzeko eta konpontzeko behar den guztia ere.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.