Itsasadarreko kolosoaka

2016an multzo monumental izendatua, zamaleku multzo hau gaur egun Ibaizabal-Nerbioiren itsasadarraren ezkerraldean ikus dezakegun zamalanetako kaien segidarik onena da.

Garraio sistemaren azken puntua irudikatzen dute: horietako bi, Orconera Iron Ore Company Limited-ena eta Société Franco-Belge des Mines de Somorrostro-rena, burdin meakoak dira, hirugarrena, Sociedad Española de Fabricaciones Nitrogenadas, S.A-rena (Sefanitro), ongarri nitrogenatuaren karga eta deskargarakoa.

XIX. mendeko eta XX. mendearen erdialdeko ondare-industriaren benetako bitxiak, zinezko industria-koloso moduan ageri dira itsasadarrean.

Bereziki garrantzitsua da Orconerarena, 1877an eraikia; Matamorosko meatzeetatik ekarritako mea iristen zen hara, Zugaztietan (Trapagaran). Haren zurezko diseinua William Gill ingeniari britainiarrari egozten zaio eta Europako itsasertzetan parekorik ez duen pieza da.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.