%100 modernitate
Merkatu lokalari, Estatukoari zein europarrari begira, larrugintzara dedikatutako enpresa bat izan zen Manufacturas Olaran. Gipuzkoako Antzuola herrian sortu zen, 1881n han ezarrita. Beasainera aldatu zen 1930eko hamarkadan, eta 1939an jabeek erabaki zuten instalazio berri eta modernoekin hornitzea, eta hor du jatorria gaur ikus dezakegun multzoak. Proiektua Florencia Mocoroa arkitektoak egin zuen, eraikin deigarria diseinatuz, fatxada nagusia elementu ikoniko baten inguruan artikulatuta.
Dorre bat, eraikina berezi egiten duena eta arkitektura arrazionalista gipuzkoarraren adibiderik interesgarrienetakoa bihurtzen duena.
Fabrikak hainbat handitze izan zituen (hala nola Luis Alustizarena 1948aneta Ricardo Olaranena 1956an) eta 2009ra arte aritu zen lanean. Ekoizpena amaitu baino urte batzuk lehenago, 2003an, partzialki monumentu izendatu zuten.