Parekorik gabeko zamalekua Euskal Herriko itsasertzean

Amesti eta Malla Arriko ondare-multzoan, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatua 2012an, garbiketa, zaharberritze eta balioeste lanak egin dira, Ingurumen Ministerioaren eskutik.

Compañía Minera de Álava y Guipúzcoa konpainiak eraiki zuen. 1911 eta 1927 bitartean aritu zen lanean, eta burdin mea erauzi, garraiatu eta komertzializatzen zuen, hala merkatu nazionalean nola nazioartekoan. Horretarako, meategietan erauzitako materialak itsasertzera eramateko azpiegiturak behar zituen; han itsasontzietan zamatzen ziren kanpora bidaltzeko.

Sistema horretatik guztitik aztarna batzuk kontserbatzen dira, hala nola aireko kablea bermatzeko oinak Malla Arriko labarretatik gertu dauden uhartetxoetan eta lehorreko mea-biltegia, bere harrizko horma ikusgarriekin.

Iñurritzako Biotopo babestuan sartua, paisaia aparta taxutzen du Gipuzkoako itsasertzean, Euskal Herriko esanguratsuenetako bat.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.